Mutil-lagunari erasotzea egotzita, nerabe bat atxilotu dute
GASTEIZ. Ertzainek 16 urteko neska bat atxilotu zuten astearte gauean Gasteizen, mutil-lagunari labanaz eraso egitea egotzita. Ordu batzuk lehenago, erietxera eraman zuten mutil-laguna, 17 urteko gaztea, lepoan zauri bat zuela. Aiztoarekin jolasean zauritu zela azaldu zuen hasieran. Erietxean egotzi zion erasoa neska-lagunari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu