Mutiloabeiti eta Iruñea artean 2,8 hektarea erre dira
IRUÑEA. Mutiloabeiti (Nafarroa) eta Iruñeko Mendillorri auzoaren artean dauden labore zelaietako 2,8 hektarea erre ziren atzo sute baten ondorioz. Eguerdian piztu zen sua, eta suhiltzaileek kamioiak eta helikopteroak erabili zituzten garrak itzaltzeko. Mutiloabeitiko Burundoa kaletik metro eskasera hurbildu ziren sugarrak, eta suhiltzaileek ez zieten bizilagunei bertaratzen utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu