Auto istripua astelehenean 19:17an gertatu da, Ausejo herrian (Errioxa, Espainia). Ordu horretan hainbat pertsonek larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte, N-232 errepidean istripu bat izan dela azalduz, 386. kilometroan. Istripuan bi autok elkar jo dute, aurrez aurre.
Kolpearen ondorioz Mutiloabeitiko (Nafarroa) 40 urteko gizon bat hil da. Bakarrik zihoan. Beste autoan zihoan gizona larri zauritu da, Errioxako larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez. Guardia Zibila istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.