Lehengo asteazkenean Mutiloagoitin (Nafarroa) 3 eta 7 urteko bi seme hil izana aitortu du gaur amak -A.J.M., 40 urte-, eta horretan senarrarekin gauzatzen ari den banaketak "asko eragin" egin ziola esan dio Nafarroako Auzitegiko epaileari. Hildako haurren 12 eta 14 urteko anaiak ere hiltzen saiatu zela esan du emakumeak. Epaileak kartzelara bidali du, behin-behinean eta bermerik gabe.
Epaileak senarraren esku utzi ditu bizi diren bi semeak, eta hauen amak ezingo du semeengana joan, ezta hauekin komunikatu ere.
Botikekin toxikatuta hil ziren bi haurrak. Beste biak erietxera eraman zituzten; hauek ere pozoituta zeuden eta, horrez gain, laban zauriak zituzten. Hala ere, hiltzeko arriskutik kanpo egon ziren hasieratik.
Ama bere buruaz beste egiten saiatu zen ondoren, gasa arnastu du. Ez zuen zauri larririk egin, eta poliziek orduan atxilotu zuen.
Mutiloagoitin Ezkibel kaleko etxe batean bizi zen A.J.M., lau semeekin, eta, Nafarroako Gobernuko iturriek zabaldu dutenez, buru osasuneko tratamenduan dago. Senarra eta biak banatzeko prozesuan dira, eta semeen zaintza kenduko ziotenaren kezka zeukan emakumeak.
Gizartea
Mutiloagoitin bi seme hil zituen amak esan du horretan "asko eragin" ziola banaketa prozesuak
Haurrak berak hil zituela aitortu dio gaur epaileari. Honek kartzelara bidali du. Senarra eta biak banatzeko prozesuan dira, eta emakumea buru osasuneko tratamenduan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu