euskal presoak

Mutrikuko 'herriko tabernatik' presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak

2009ko urriaren 28a
19:07
Entzun
Gaur goizean Mutrikuko herriko tabernatik (Gipuzkoa) euskal presoen argazkiak eta kartelak kendu ditu Ertzaintzak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Irudiez gain, Segiren aldeko itsulapiko bat ere eman dute.

Tabernako langilea bakarrik zegoenean sartu dira, Lea-Artibaiko Hitzaren arabera. "Ateak eta lehioak ixteko esan didate. Tabernan lau ertzainekin geratu naiz, bakarrik. Kanpoan herritar gehiago zeuden baina ez diete barrura sartzen utzi", nabarmendu du tabernariak. Lokala miatzeko baimena ere ez diotela erakutsi adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.