Zehazki, Itsasoko Gizarte Institutuko sarrerako atea, barneko bi holtz, sabai faltsua eta igogailua hondatu ditu.
Leherketa 21:00ak aldera izan zen. Aurrez, 20:30ak aldera ETAren izenean dei bana jaso zuten DYAn (errepidetan laguntzen duen elkartea) eta Gara egunkarian. Deia egin zuenak lehergailua non jarrita zegoen ohartarazi zuen. Eta ordu erdian lehertuko zela jakinarazi zuen.
Ertzainak eta udaltzainak Mutrikun dagoen Itsasoko Gizarte Institutua inguratu zuten, eta gertu dauden etxebizitzetan zeudenak irtenarazi zituzten. Berri agentziek jakinarazi zutenez, lehergailua zegoen poltsa ere ikusi zuten ertzainek, baina ez zien indargabetzeko denborarik eman. 21:00etan lehertu zen bonba.
Bertan ziren lekukoek jakinarazi zutenez, zartada indar txikikoa izan zen. Atzo iluntzean bertan Ertzaintzaren artezilariak Mutrikuko Itsasoko Gizarte Institutura joan ziren, leherketaren inguruko ikerketak egitera.
Gaitzespen bilkuran parte hartzeko deia Mutrikuko Udalak
Estanis Osinalde Mutrikuko alkateak kalteak "handiak" direla nabarmendu du, Itsasoko Gizarte Institutuan aipatutako txikizioak egiteaz gain, inguruko zenbait etxebizitza ere kaltetu baititu. Erasoa jasan duen Itsasoko Gizarte Institutua egunero erabiltzen dute100 bizilagun baino gehiagok. Alkateak azaldu du 100 lagun baino gehiago direla Mutrikun itsasoarekin lotura zuzena dutenak. Itsasoko Gizarte Institutuaren egoitzan jubilatuta dauden arrantzaleen pentsioak kudeatzeko bulegoak daude, besteak beste.
Mutrikuko udaleko bozeramaileen batzarra goizean bildu da,etaerasoa gaitzesteko agiri kaleratu du. Udalbatzako kideek (EAJko eta EAko ordezkariek osatzen dute) dei berezia egin dio "Mutrikuko ezker abertzaleari" atentatua gaitzetsi dezan. Gaur iluntzeko zortzietan egingo den bilkuran parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Atentatua Mutrikun
Mutrikun zartatu duten bonbak bost kilo lehergai zituen
Ertzaintzak jakinarazi duenez, bost kilo lehergai zituen atzo ETAk Mutrikuko (Gipuzkoa) Itsasoko Gizarte Institutuan eztandarazi zuen bonbak. Hala ere, lehergaia zein motatakoa den oraindik ez dute argitu. Atzo iluntzeko atentatu horrek kalte materialak baino ez ditu eragin, ETAren izenean norbaitek abisua eman zuenez, ingurua husteko eta hesitzeko astia izan baitzuten Ertzaintzak eta udaltzainek. Mutrikuko Udalak gaitzespen agiria plazaratu du, eta zortzietan egingo den bilkuran parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu