Kale Erasoa

Muxikako alkate ohiaren autoa erre dute Gernikan

Ezezagun batzuek Muxikako alkate ohi Mikel Astelarraren autoa erre dute Gernikan. Goizeko zazpiretan, Adolfo Uriarte kalean zegoen Volkswagen Golf markako autoaren kristalak hautsi eta erregaia bota diote.

2003ko irailaren 12a
15:21
Entzun
Bizkai Buru Batzarreko presidente Iñigo Urkulluk gogor kritikatu du erasoa. Urkulluren arabera, "zoritxarrez beti daude euskal gizartearen gehiengoak esan duenaren aurka diharduten pertsonak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.