Gure Esku

Muxikara joan da Tripontziaren sari nagusia

20.282 zenbakiaren Diaspora serieak irabazi ditu 30.000 euroak. Bigarren saria 13.402 zenbakiarentzat izan da.

Tripontziaren aurkezpena, iazko urrian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2021eko urtarrilaren 18a
18:25
Entzun

Gure Eskuk antolatutako Tripontzia zozketak baditu irabazleak. 12:00etan egin dute zozketa, eta sari nagusia Muxikara (Bizkaia) joan da. 20.282 zenbakiaren Diaspora serieak irabazi du 30.000 euroko saria. Zenbakiaren gainerako serieek, berriz, 2.000 euro irabazi dituzte. Bigarren zenbaki sariduna, 13.402, Beasainen (Gipuzkoa) saldu da. Kasu horretan, 1.000 euroko sari bana jasoko dute serie bakoitzaren jabeek. 

Gure Eskuk Hamaika Gara egitasmoa finantzatzeko erabiliko du diruaren zatirik handiena. Bide horretan, «hausnarketa eta eztabaidarako» saio telematiko bat egingo dute larunbatean, 10:00etan. Hura «herri dinamikarekin bat egiten duen herritar orori» irekia egongo da. Horretarako, beharrezkoa da Labur.eus/bizkarrezurra helbidean izena ematea. 

Beraiek antolatutako ekinaldietara bakarrik ez: aurtengo irabazien zati bat «euskal kulturgintza ikuspegi estrategiko batetik sustatzeko» proiektu batera bidaratuko dute. Proiektua garatze bidean dagoela adierazi dute, eta aurrerago emango dituztela xehetasun gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.