N-1 errepidea moztu dute luizi baten ondorioz
ANDOAIN. Ertzaintzak N-1 errepidea moztu zuen atzo arratsaldeko lauretan Andoainen (Gipuzkoa), luizi baten ondorioz. Bazkardoko bidegurutzetik gertu jausi ziren lurra eta harriak, eta Gasteizerako nahiz Donostiarako norabideak itxi behar izan zituzten. Ibilgailuak A-15 errepidetik desbideratu zituzten poliziek. Gainera, euriaren eraginez, hainbat istripu izan zirenerrepideetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu