Gaur goizaldean zabaldu dute N-1 errepidea Donostiarako bidean. Bide bat zabaldu dute, atzo egun osoan itxita egon eta gero.
Herenegun, luizi bat gertatu eta errepidea itxi behar izan zuten Legorretan (Gipuzkoa). Gasteizko noranzkoan atzo bertan zabaldu zuten bidea, baina ez, ordea, Donostiakoan, eta Legorretako herrigunetik bideratu zuten zirkulazioa.