Iruñetik Madrilera doan N-113 errepideak itxita jarraitzen du gaur, 75. kilometro inguruan. Ebro ibaiak gainezka egin izana da horren arrazoia. Urtarrilaren 20tik otsailaren 24ra arte, errepide zati hori itxita egon zen euriaren eta elurraren ondorioz.
Ur maila jaitsi egin da azken orduetan, hala ere, alertak indarrean jarraitzen du. Nafarroako Gobernuak 10:00etan emandako informazioaren arabera, ur maila 6,19 metroan zegoen —atzo 6,6 metrora heldu zen—.
Azkeneko egunetako euriteen ondorioz, Nafarroako hainbat errepide itxi egin behar izan dituzte.