Nafarroa Bai, Aralar eta Bilduko zenbait hautetsiek Amaiurren aldeko botoa eskatu dute, koalizio honek "normalizazio politiko osoa" bultzatuko duelakoan. Amaiurrek bakea, justizia soziala eta autodeterminazioa ere landuko dituela adierazi dute.
Larunbatean Amaiurren ekitaldia dela-eta Donostiako Belodromoa betetzeko dei egin dute hautetsiek.
Donostian gaur agerraldia egin duten hautetsiak
Xabi Lasa (NaBai) Nafarroako parlamentaria eta Berriozarko alkatea.
Idurre Bideguren (Bildu) Bermeoko alkatea.
Jesús Mari Txasko (NaBai) Lizarrako zinegotzia.
Asier Oñederra (Aralar) Debako zinegotzia.
Inaki Irazabalbeitia (Aralar) Tolosako zinegotzia eta 2013tik aurrera europarlamentaria.
Joxe Anjel Antxia (Aralar) Aretxabaletako zinegotzia.
Aitziber Ibaibarriaga (Bildu) Bilboko zinegotzia.
Pablo Barrio (Bildu) Lasarteko alkatea.
Mikel Ander Zubizarreta (Bildu) Ajangizko alkatea.
Amaia Agirresarobe (Bildu) Bizkaiko batzarkidea.
Luis Intxauspe (Bildu) Hernaniko alkatea.
Ane Aristi (Bildu) Gasteizko zinegotzia.
Iratxe Lopez de Aberasturi (Bildu) Gasteizko zinegotzia.
Gorka Ortiz de Guinea (Bildu) Arabako batzarkidea.
Fernando Ibizieta (Bildu) Nafarroako parlamentaria.
Joxe Bakaikoa (Bildu) Etxarri-Arantzko alkatea.
Asier Sarriegi (Bildu) Beasaingo zinegotzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria.