Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak atzera bota du NaBaik eta Bilduk ETAren adierazpenaren ostean alderdien mahaia osatzeko egindako eskaera: "Gai horietaz Parlamentuan hitz egin behar da", esan du.
"Gure instituzioetan sinesten dugu eta horiek egonda, Nafarroako gizartea ordezkatzen, ez dago bestelako mahairik osatu beharrik", gaineratu du gaur.
Bide batez, ETAk biktimei barkamena eskatzea galdegin du eta beharrezkoa dela esan. ETAri erabat gailentzeko pausoak ematea falta da. Espero dezagun barkamen eskaera lehenbailehen iristea".
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak Espainiako irrati kate batean esan du barkamen eskaera horren inguruan "aurkia" berritasunak izango direla.