Nafarroako Euskararen Legea aldatu eta eremu mistoa Iruñerri osora zabaltzeko ados jarri ziren NaBai, PSN eta NEB; hots, Parlamentuko gehiengoa. Baina Txentxo Jimenez NaBai-ko parlamentaria bidaia batean Himalayan dela eta, oso litekeena da, azkenean, proposamenak aurrera ez egitea. Izan ere, NaBai-ko, PSNko eta NEBko ordezkari guztien botoa beharrezkoa da UPNri eta CDNri bozketa irabazteko.
Nafarroako Parlamentuko egutegia aldatzen eta Euskararen Legearen aldaketaren bozketa beste egun batean jartzen saiatu zen atzo Patxi Zabaleta NaBai-ko parlamentaria bozeramaileen batzordean, baina UPNk, CDNk eta PSNk aldaketaren kontra bozkatu zuten. Egutegia ezin dela parlamentari baten "oporren arabera" aldatu nabarmendu zuten hiru taldeek. Zabaleta haserre agertu da sozialistekin, eta haien borondate ezari egotzi diealdaketa arriskuan egotea.
Hizkuntz normalizazioa
NaBai-ko parlamentari bat Himalayan dela eta, Euskararen Legearen aldaketa zalantzan
Bidaian den Txentxo Jimenezen botoa erabakigarria da eremu mistoa Iruñerri osora zabaltzeko. Parlamentuko egutegia aldatzeko ahalegina egin du NaBai-k, baina UPNk, CDNk eta PSNk atzera bota dute. Ostegunean egingo da bozketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu