komunikabideak

NaBaik Nafarroako liburutegien eta prentsaren inguruko mozioa aurkeztu du

Martxoaren 23an Paz Prieto Iruñeko Kultura zinegotziak zortzi liburutegietan lau egunkari soilik erosi behar zirela erabaki zuen.

2009ko apirilaren 21a
19:21
Entzun
NaBaik Nafarroako liburutegien eta prentsaren inguruko mozioa aurkeztu du. Izan ere, martxoaren 25az geroztik, ez dago eguneroko prentsarik Iruñeko zortzi udal liburutegietan.

Paz Prieto Iruñeko Kultura zinegotziak zortzi liburutegietan lau egunkari soilik erosi behar zirela erabaki zuen, arrazoi ekonomikoak argudiatuz. Hala ere, UPNko ordezkari batek onartu zuen egunkarien ideologiarekin bat ez zetozelako hartu zuela erabaki hori Prietok.

Lau egunkari horiek Nafarroan argitaldi handiena duten bi kazeta dira -Diario de Navarra eta Diario de Noticias- , eta Espainiako beste bi -El Pais eta El Mundo. Beraz, zortzi udal liburutegietako erabiltzaileek ez dute BERRIA eta Gara irakurtzeko aukerarik.

Ondorioz, Asnabi Nafarroako Liburuzainen Elkarteko kideek egunkariak ez erosteko erabakiahartu zuten, batzar batean.

NaBaik Nafarroako Liburuzainen Elkarteak parte hartuko duen bilera bat egiteko eskatu du, egoerari irtenbidea bilatze aldera. Txema Mauleon eta Isabel Aranburu NaBaiko ordezkariek, berriro ere, Prietoren jarrera salatu dute. Haien ustez, egunkari bat liburutegietan egon ala ezerabakitzeko eskubidea ez dagokio Prietori, erabaki hori "demokraziaren aurka doalako". NaBairen ustez, "erabaki politikoa" da Nafarroako Gobernuak hartutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.