EAk hauteskunde eskaintza abertzale, aurrerakoi eta ezkertiarra egituratu nahi du. Hala jakinarazi du Nafarroako zuzendaritzak bilera egin ondoren. Aralarrek eta EAJk "NaBaitik bota ostean" beste eskaintza bat egitea erabaki du.
Guztien artean osatutako proiektu bat, NaBai, "ilizitoki hartzea" egotzi dio Aralarri eta EAJri. Uste du eskaintza zabal hori dela Nafarroan benetako aldaketa eragingo duen berme bakarra.