1998an 60 salaketa jarri ziren emakumeen kontrako indarkeriagaitik, eta 2003an, berriz, 711. Fiskaltzak esan duenez, salaketa kopurua gehitzearen arrazoia sentsibilizazioa gehitzea da.
Hala ere, salaketa jartzen dutenetako askok gero kendu egiten dutela azpimarratu dute Fiskaltzan, eta hori, beldurragatik gertatzen dela azaldu.
Iaz jarri ziren 711 salaketetatik 78 kendu egin zituzten jarritako emakumeek. 362 epai eman ziren, eta horietako 245etan absoluzioa eman zioten salatuari. Fiskaltzatik jakinarazi dutenez,salaketa jartzen dutenek salatuari barkatu egiten diotelako gertatzen da hori kasu gehienetan.
Salaketa jartzen duten gehienak 31 eta 50 urte bitarteko emakumeak izaten dira.
Emakumeen kontrako indarkeria
Nabarmen gehitu dira emakumeen kontrako indarkeria kasuak Gipuzkoan
Azken urteetan, Gipuzkoan modu "ikusgarrian" gehitu dira emakumeen kontrako indarkeria kasuak, Gipuzkoako Fiskaltzaren datuen arabera. Hala ere, 2003an eman ziren epai guztietatik %32tan bakarrik ezarri zen zigorra. Izan ere, kasu askotan, salaketa jarritako emakumeek ez dute prozedura bukaeraraino eramaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu