Aberri Eguna Nafarroaren egunaren baitan ospatzeari uko egin dioten alderdi abertzaleek «Euskal Herriaren elkartasunaren kontra» egin dutela uste du Basaizea Elkarteak. Erabaki hori hartu dute, elkartearen iritziz, «egun horretan, ez dutelako protagonismo osoa izango».
Nafarroaren Eguna «Aberri Eguna» izango dela nabarmendu du Basaizeak. Izan ere, bi ospakizunak batera egiteak «erantzun baikorra» eragin duela adierazi du, eta erantzun horren adibide gisa aipatu ditu, besteak beste, Independentistak sarea eta ikastolak. Hala, «herria» Aberri Egunean Baigorrin izango dela uste du elkarteak.
Nabarmenkeria egotzi die Basaizeak Baigorrin izango ez direnei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu