POLITIKA

Nafarrateren senideen ustez, auzia berriro zabaltzeak Jaurlaritzaren bertsioa ezeztatzen du

Auzia artxibatu zuen Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak, baina nola zauritu zen berriro aztertzeko agindu du Lurralde Auzitegiak.

2013ko irailaren 5a
11:53
Entzun

Xuban Nafarratek bost ertzainen kontra jarritako salaketa artxibatu egin zuen urtarrilean Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak. Nafarrate estropezu eginda bere kabuz erori eta eritu zela esan zuen, eta ez, gazteak esan bezala, ertzainen gomazko pilota baten kolpearen ondorioz.

Gertatu zena ez dagoela argi uste du, ordea, Lurralde Auzitegiak, eta Gasteizko epaitegiak bere egin zuen Herrizaingo Sailaren bertsioa zalantzan jartzeko zantzuak badaudela dio. Haiek ez ikertzea aurpegiratu dio Gasteizko epaitegiari, eta ontzat eman du Nafarrate sendiak jarritako helegitea. Horrenbestez, auzia berriz ireki, eta iazko martxoaren 29an, greba orokor egunez, zer gertatu zen ikertzeko agindu du.

Radio Euskadin eginiko adierazpenetan, Joseba Nafarrate Xuban Nafarrateren aitak esan du auzitegiaren erabakiak "ezeztatu" egiten duela Jaurlaritzaren bertsioa.

Ertzaintzaren karga baten ondoren erietxera eraman zuten Nafarrate. Anbulantziako txostenaren arabera, eraso egin zioten eta amnesia zuen. Larrialdietan egin zioten txostenak konortea galdu zuela ere esaten du. Zainketa Intentsiboen Unitatera eraman zuten Nafarrate, eta sei egunez eduki zuten ospitalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.