Zabaletak azpimarratu duenez, "Euskal Herriaren etorkizuna ez da Madrilen edo Parisen erabaki behar. Euskaldun guztioi dagokigu gure etorkizuna erabakitzea, gure eskubidea delako. Euskal Herriko lurralde guztien parte hartzea ezinbestekoa da. Gatazka politikoa Euskal Herri osoan kokatzen da; beraz, konponbidearen irtenbidea demokratikoa izateko Euskal Herri osoan adostu behar dugu. Trantsizio garaian Nafarroari ukatu egin zitzaion protagonismoa oraingo honetan berriro ezin dakioke kendu, Nafarroak konponbidearen aktibo bat izan behar du".
UPN eta PSNko buruzagien jarrera salatu du Zabaletak, eta "ausardia" eskatu die. "UPN eta PSN mugi daitezen gu ere mugitu beharrean gaude. Jendearen parte hartzea ezinbestekoa deritzogu, bide berriak irekitzeko". Zabaletak azpimarratu duenez, "ziklo politikoberri baten atarian gaude. Mugarik eta bazterketarik gabe eztabaidatzeko unea iritsi zaigu. Bake prozesuari abiada eman diezaiogun baldintza objektiboak sortzen ari dira. Elkarrizketari bultzada emateko garaia da".
Manifestazioa
Nafarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du ezker abertzaleak maiatzaren 7an Iruñean
Ezker abertzaleak "nafar guztiek erabakitzeko duten eskubidea" aldarrikatuko du maiatzaren 7an Iruñean, 'Nafarroa konponbidearen gakoa. Herriak du erabakia!' lelopean egingo den manifestazioan. Elkarretaratzea 18:00tan hasiko da Iruñeko Golem zinemetatik. Ezker abertzaleko ordezkari Miren Zabaletak adierazi duenez, "Nafarroak konponbidearen aktibo bat izan behar du, konponbidearen gakoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu