Aralarren arabera, «PP-UPNren aurrean, Amaiurrena da nafarrek duten boto baliagarri bakarra».Alderdiko buru Patxi Zabaletak uste du, gainera, koalizio abertzaleak espero diren bezain emaitza onak lortzen baditu zalantzan jarriko dela UPNk eta PSNk osatzen duten Nafarroako Gobernua eta beste aro politiko bat hasiko dela Nafarroan.
Zabaletak salatu egin ditu Yolanda Barcina eta Roberto Jimenezen gobernuak, «45.000 herritar langabezian daudenean», osasun eta gizarte arloan egin dituen murrizketak. Horregatik, «abertzaleen, aurrerakoien eta ezkertiarren aukera eraginkorra» Amaiur dela azpimarratu du.Aralarreko buruak gogorarazi du ez dela desberdintasunei buruz hitz egiteko unea: «Indarrak elkartu behar ditugu. Amaiurren, eskuzabaltasunez eta erantzunkizun politikoz, hori egin dugu».
Nafarrentzat «boto baliagarri eta eraginkorra» Amaiurrena dela uste du Aralarrek
Patxi Zabaleta: «Amaiurren emaitza indartsua bada, UPN eta PSNko gobernua zalantzan jarriko da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu