Bergarako Proposamenaren bultzatzaileek hauteskundeetarako elkarlanerako deia egin zieten Nafarroa Baiko buruzagiei. Zehazki, Nafarroa Baik Bergarako ekimenaren "filosofia politikoari" atxikimendua agertuz gero, Nafarroan koalizio horren aldeko botoa eskatzeko prest zeudela iragarri zuen Bergarako Proposamenaren sustatzaileek.
Hala ere, oraindik ez dute batzarrik egin talde bateko eta besteko ordezkariek. Nafarroa Bai koalizioa bere oinarriak zeintzuk ziren zehazten duen agiri bat kaleratzera mugatu ziren Bergarako Proposamenekoei erantzuteko.
Dena den, bihar batzartzekoak dira Nafarroa Bai koalizioko ordezkariak —Aralarrek, EAk, Batzarre eta EAJk osatzen dute— eta Bergarako Proposamenaren bultzatzaileak.
Bestalde, Bergarako Proposamenaren ingurukoek, larunbatean jakinaraziko dute martxoko Espainiako hauteskunde orokorretan beren aldeko iritzia bideratzeko zein bide hautatuko duten. Hasieran, Bergaran egin behar zuten iragarpen hori egiteko ekitaldi politikoa, baina, azkenean, larunbatean bertan Etxerat-ek antolatuta Donostian Manu Azkarateren aldeko manifestazioa egingo denez,iragarpena hiri horretan egitea erabaki dute; zehazki, Kursaalean, arratsaldeko 19:30etan.
Politika
Nafarroa Bai koalizioko ordezkariak eta Bergarako Proposamenaren bultzatzaileak bihar bilduko dira
Nafarroa Bai koalizioko ordezkariek eta Bergarako Proposamenaren sustatzaileek batzarra egingo due bihar. Hala iragarri du Pernando Barrena Batasunako buruzagi eta Bergarako ekimenaren bultzatzaileak. Horrenbestez, talde horietako bietako ordezkarien aurrez aurreko lehen harremana izango da. Hori dela eta, pozik agertu da Barrena; azkenean, bilera egingo delako. Jose Luis Mendoza Nafarroa Bairen Espainiako Senaturako zerrendaburuak, berriz, "kanpotik datorrenak" egokitu behar duela koalizioaren oinarrietara esan du gaur goizean Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu