Nafarroa Bai: «Murrizketa bat da osasun sistema bera»

2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Azken hilabeteotako murrizketek Nafarroako Osasun Departamentuan izan duten eraginari buruz azalpenak ematera agertu zen atzo Marta Vera kontseilaria Nafarroako Parlamentuan. Ekainean 132 milioi euroko murrizketa onartu zuen Nafarroako Gobernuak, eta neurri horrek Osasunbideari eragin diola ukatu du parlamentarien aurrean. Veraren azalpenak ez dituzte ontzat jo talde guztiek. Nafarroa Baiko ordezkari Asun Fernandez de Garaialdek argi eta garbi erran dio kontseilariari: «Osasun sistema bera da murrizketa bat». Fernandez de Garaialderen ustez, osasun zerbitzuaren eredua bera aldatu beharko luke Nafarroako Gobernuak: «UPNk eredu misto baten alde egiten du, pribatizazioari atea zabalduz; herritarrek, ordea, doako zerbitzua behar dute, eta kalitatezkoa». Bilduk eta Ezkerrak ere salatu dute Osasunbidearen egungo bidea, eta martxan jarritako aldaketek egoera okertu baino ez dutela eginen azaldu dute. Bere tesiari eutsi dio Marta Verak, eta hartutako neurriak babestu ditu. Osasunbidean lanaldia luzatzeak, adibidez, kalitateari on eginen diola erran du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.