Nafarroan "aldaketa" gauzatzeko asmoz, Nafarroa Bai koalizio abertzaleak (Aralar, EA, Batzarre eta EAJ) eta PSNk gaur goizean ere bilera egin dute, eta Patxi Zabaleta NaBaiko lehendakarigaiak batzarraren ondoren esan du "aurrera" egin dutela. Fernando Puras PSNren lehendakarigaiak, berriz, Iruñeko Udalaren alkatea aukeratzeko aste honetan sortu den "oztopoa gainditu" dutela adierazi du -Iruñean ez du PSNk NaBairen alde egingo honek Alkatetza lortzeko, bozketan EAE-ANVren botoak ez dituelako onartu nahi-.
Zabaletak esan duenez, PSNrekin "negoziaketa aurrera eramateko" egutegia osatu dute gaur, "baita hainbat arlo eta metodo zehaztu ere". Purasen ustez, "akordioa pixka bat gertuago" dago.
Bi orduko bilera egin dute NaBaik eta PSNk, eta Purasek esan du hurrengo egunetan harremanak batik bat abertzaleekin izango dituztela. PSN gaur IUrekin biltzekoa da eta, oraingoz, ez du aurreikusten UPNrekin bilerarik.
UPNk 22 eserleku lortu zituen maiatzaren 27ko hauteskundeetan, CDNk 2; NaBaik 12, PSNk 12 eta IUk 2.
Sanzek dio Lehendakaritzari uko egiteko prest legokeela
Miguel Sanz UPNren lehendakarigaiak adierazi du bera "oztopoa ez" dela izango PSNrekin akordioa lortzeko negoziaketetan, eta, hala bada, prest legokeela Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritzari uko egiteko.
Hala ere, Sanzek esan du PSNk ez diola erretiratzeko eskatu eta, gainera, UPNrentzat "bazterrezina" dela Lehendakaritza, "botoetan aurrena izan zelako".
M-27. Hauteskundeen ondorena.
Nafarroa Baik eta PSNk "aurrera" egin dute negoziaketetan
Gaur goizean ere bilera egin dute. Puras PSNren lehendakarigaiak esan du Iruñeko Udaleko "oztopoa gainditu" dutela, eta "pixka bat gertuago" ikusten du akordioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu