Nafarroa

Nafarroa Baik Koldo Amezketa aurkeztu du Legebiltzarreko presidente izateko hautagai

Koalizio abertzaleak PSNrekin ez du postu horretarako akordiorik lortu.

2007ko ekainaren 19a
17:20
Entzun
Bihar eratuko dute Nafarroako Legebiltzarreko Mahaia, eta Nafarroa Bai koalizio abertzaleak (Aralar, EA, Batzarra, EAJ) Koldo Amezketa aurkeztu du Legebiltzarreko presidente izateko hautagai. PSNrekin gaur bilera egin dute, eta ez dira horretaz akordiora iritsi. EAko kidea da Amezketa.

PSNk baliteke gaur jakinaraztea berak ere hautagaia aurkeztuko duen edo beste baten alde egingo duen. UPNk atzo zioen PSNren hautagaiaren alde egingo lukeela, honek ez badu abertzaleen alde bozkatzen.

Patxi Zabaleta Nafarroa Bairen lehendakarigaiak esan du PSNrekin negoziatzen segitzen dutela. "Desberdintasun txikiak ditugu, ñabardurak, baina badute garrantzia". Haren ustez, balizko Gobernuak "Legebiltzarreko Mahaian isla" izan beharko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.