Nafarroako Gobernuaren lehendakaria hautatzeko lehen txandari bihar ekingo diote eta, hautagairik aurkezten bada, Nafarroa Baik ez du babestuko. Gaur hartu du erabaki hori, PSNrekin izandako elkarrizketak trabatuta daudela-eta.
Elena Torres Nafarroako Parlamentuaren presidentea bihar hasiko da alderdiekin bilerak egiten, 10:00ak eta 12:00ak egingo ditu, eta ondoren jakinarazi die Parlamentuaren Mahaiari eta Bozeramaileen Batzordeari lehendakari izateko hautagairik baden.
Nafarroa Bai koalizio abertzaleak (Aralar, EA, Batzarre, EAJ) PSNrekin atzo bilera izan zuen, eta gaur egoera zertan den aztertu du. "Oraingoz, ez dago baldintzarik hautagairik babesteko, ez garelako iritsi gobernu aurrerakoia eratzeko akordiora".
Lehendakarigai bat babestu aurretik, hitzarmenak izenpetatuta egon behar duen baldintza jarri du NaBaik. "Programa akordioa eta gobernuaren osaketa" jaso beharko lituzke hitzarmenak, hark esan duenez.
Nafarrek hauteskundeetan "aldaketa" eskatu zutela dio Nafarroa Baik, eta uste du "oztopo gaindiezinik ez" dagoela gobernu aurrerakoia osatzeko.
Nafarroa
Nafarroa Baik oraingoz lehendakarigairik ez babestea erabaki du
Gobernu aurrerakoia osatzeko akordiorik ez dagoela iritzi dio koalizio abertzaleak. Inor babestu aurretik, hitzarmenak izenpetatuta egon behar duen baldintza jarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu