Nafarroa Bai

Nafarroa Baik ordezkaririk izan ez duten gizarte sektoreei "ilusioa piztu" diela azpimarratu dute

Kultura, hezkuntza eta kazetaritzako hainbat pertsonaik Espainiako Kongresuan orain arte ordezkaririk izan ez duten Nafarroako gizarte sektoreentzat Nafarroa Bai ilusioa piztu duen proiektua dela azpimarratu dute. "Nafarroa ezberdina nahi duenak Nafarroa Bai defendatu behar" duela esateko bildu dira gaur Iruñean Nafarroako hainbat pertsona, idazleak, kazetariak eta medikuak, besteak beste. "Alderdikeriak alde batera utzita, Nafarroa euskaltzale eta aurrerakoiaren aldeko apustua" egin nahi dutela nabarmendu dute.

2004ko otsailaren 7a
17:29
Entzun
"Euskaltzale eta aurrerakoiak garela diogu. Euskaltzale, ezetz esaten diogulako hemen euskaldunak egunero baztertzen eta umiliatzen digutenei. Ezetz bere izatearen kontra eta bortxaz Nafarroa kolore bakarra eta erdaldun hutsa ekarri nahi digutenei. Aurrerakoi, giza-eskubide guztien alde gaudelako, bizitzarako eskubidetik hasita", zehaztu du Maite Astiz Larraungo alkate independenteak.

"Nafarroa askotarikoa, solidarioa, giza-eskubideekiko konpromisoa azaltzen duena", gisa horretan izendatu dute Nafarroa Bairen aldeko manifestuan koalizioa. Manifestuari sostengua eman nahi diotenei deia luzatu diete martxan jarri duten sinadura bilketa parte har dezaten.

Ekimen horretako talde sustatzaileko kideak, besteak beste, honokoak dira: Goyo Monreal, Aingeru Epaltza, Patxi Larrion, Inma Errea eta Koldo Martinez. Gogoratu behar da ez dela hau hauteskundeei begira ateratzen den lehen manifestua, Nafarroa Bai eta Batasunaren arteko akordioa hobesten zuten hainbat ezagunek ere manifestu bat aurkeztu baitzuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.