Nafarroa

Nafarroa Bairen ustez, “gertu dago” PSNrekin Gobernua osatzeko akordioa

Maiorga Ramirezek esan du “negoziazioak erabakitze prozesuan” daudela eta "ezadostasunerako aitzakiarik ez" dagoela. Gobernu akordioa hitzartzeko muga uztailaren 4a dela adierazi du.

2007ko ekainaren 29a
12:39
Entzun
“Akordioa litekeena da eta hurbil dago”. Maiorga Ramirez Nafarroa Bai koalizio abertzalearen eledunaren hitzak dira, PSNk, Nafarroa Baik eta NEBek Nafarroako Gobernua osatzeko dauden aukeren inguruan. "Negoziazioak erabakitze prozesuan” daudela dio eta "ezadostasunerako aitzakiarik ez" dagoela. Gobernu akordioa hitzartzeko muga uztailaren 4a dela adierazi du, bide batez.

Maiatzaren 27ko bozetatik “egun gehiegi” igaro direla onartu du Ramirezek, eta uztailaren 4a baino lehen gobernu akordioa egon behar dela adierazi du. Izan ere, ordurako Elena Torres Parlamentuko presidenteak alderdiek aurkezturiko hautagaiak ezagutzeko bigarren bilera erronda hasiko du.

Ramirezen esanetan, "hiru oinarrizko zutabe" bildu behar ditu Nafarroa Bai, PSN eta NEBren arteko akordioak.Batetik, Gobernuaren kudeaketari dagokiona -aurrekontuen gaineko oniritzia, esate baterako-; bestetik, programen gaineko adostasuna; eta hirugarrenik, gobernu "aurrerakoiaren" osaera. Programen inguruan eta kudeaketan "erabat ados" daudela jakitera eman du eta "xehetasun txikiak" falta direla konpontzeko.

Koalizio abertzalearen kidearen irudiz, "gobernu alternatibo baten ateetan" izan daiteke Nafarroa, "aurrerakoia, aniztasuna landuko duena, eta Nafarroa ezkerretik zuzentzen saiatuko dena". Nafarroa Baik UPNrekin bilkura egiteko borondatea duela esan du, "bere ikuspuntuak ezagutzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.