frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Nafarroa Behereko hainbat hautetsik Maitiari botoa emateko eskatu dute

"Ezkerreko indarrak" biltzeko asmoz, PSko hautagaiari babesa emateko eskatu dute bederatzi hautetsik. Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzulian 16.000 boz baino gehiago jaso zituen laugarren barrutian.

2012ko ekainaren 14a
14:48
Entzun

Nafarroa Behereko bederatzi hautetsik Frantxua Maitia PSko hautagaia sostengatzeko agiri bat argitaratu dute. Horretan, igandeko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen bigarren itzulian hari botoa emateko eskatzen dute, "ezkerreko indarrak" biltzeko.

"Orain arteko imobilismoaren eta kontserbatismoaren aldeko hiru diputatu eskuindarrekin segitu edo aldaketaren parioa egin" behar dela uste dute agiriaren sinatzaileek. 

Honakoek sinatu dute agiria: Sauveur Bacho Arberatzeko auzapezak, Lucien Betbeder Lekorneko auzapezak, Jean-Michel Galant Azkarateko auzapezak, Florentin Goñi Mendibeko auzapezak, Xavier Lacoste Irisarriko auzapezak, Peio Setoin Aldudetako auzapezak, Erramun Minondo Eiherelarreko auzapezak, Pierre Duranga Irisarriko axuantak eta Chantal Erguy Aiziritze-Gamue-Zohaztiko axuantak.

Hauteskundeen lehen itzulian Maitiak 16.418 boz (%31,99) eskuratu zituen laugarren barrutian, bozen %99,22 zenbatuta. 

UMPk Lassalleren alde bozkatzea galdegin du aste honetan, Maitia "oztopatzeko". EH Baik atzo ez zuen boto kontsignarik eman bozen bigarren itzuliari begira.

Frantxua Maitia hautagai sozialistari BERRIAn egindako elkarrizketa, hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.