Pixkanaka ari da Korrika kilometroak egiten, eta ibilbidearen laurdena beteko du gaur. Bide horretan Nafarroa Garaitik atera, eta Nafarroa Beherera eta Zuberoara heldu da. Ziraukin hasi da gaurko etapa eta Gares pasatuta goizeko 06:00etarako Aoitzen zen.
Arnegitik iritsi da lekukoa Nafarroa Behereko hiriburura, 12:17ean. Gero handik Maulera heldu da, 17:00ak aldera. Eguneko azken kilometroak Donapaleun eta Hazparnen egingo ditu.
Larunbata izanik jende asko espero da gaur lekukoa laguntza, atzoko moduan. Atzo Nafarroan ibili zen batetik bestera eta euskaltzale asko batu zitzaien. Iruñerrian, esate baterako, asko eta asko izan ziren eguerditik arratsaldera korrika aritu zirenak. Gauean Lizarra inguruetan ibili zen Korrika.