"Nafarroaren subiranotasunaren defentsa" egiteko asmoz, Nafarroa Bizirik! plataformak manifestazioa antolatu du hilaren 28rako. Iruñean izango da ekimena, 17:30etik, autobusen lehengo geltokitik abiatuta -Gaztelu Plazan bukatuko da-.
1512-2012. Nafarroaren konkista idatziaren aurkezpenean eman dute manifestazioaren berri gaur, Iruñean, eta Pello Esarte historiagile eta plataformako kideak adierazi du aurrerantzean ere egingo dituztela beste batzuk. Dantza, musika, pilota eta bestelako arloak jorratuko dituzte, Nafarroako ikurrinaren aldeko defentsa egingo dute... "Gure kultura erakutsiko dugu".
Esartez gain, Pablo Antoñana, Ioseba Asiron, Tasio Agerre, Gaizka Aranguren, Xabier Morras, Iñigo Saldise Alda, Floren Aoiz, Jokin Elarre, Santi Kiroga edota Beñi Agirre egon dira gaurko agerraldian.
"Nafarroa XVI. mendean artean independentea zen, baina bortizki egin zioten eraso eta inbaditu egin zuten. Beraz, gure lurraldea Espainia eta Frantziaren kolonia da, era guztietara", esan du Esartek.
Politika
Nafarroa Bizirik! plataformak manifestazioa deitu du hilaren 28rako
"Nafarroaren subiranotasunaren defentsa" egiteko antolatu dute ekimena hainbat lagun ezagunek. Iruñean izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu