Itoizko Urtegia

Nafarroa, duela hamar urte baino zazpi herri pobreago

2003ko apirilaren 28an, Nagoreko hainbat etxe eraitsi zituzten, Nafarroako Gobernuaren aginduz; urte berean, Itoitz, Artozki, Orbaitz, Ezkai, Muniain, Gorritz eta Artzi bota zituzten, Itoizko urtegiko lanengatik. Bihartik igandera erreportaje eta elkarrizketa sorta argitartuko du BERRIAk.

edurne elizondo
2013ko apirilaren 23a
12:32
Entzun

Zazpi herri eta zortzigarrenaren erdia galdu zituen Nafarroak, duela hamar urte. Itoizko urtegia egiteko lanen eskutik, Nafarroako Gobernuak Itoitz, Artozki, Orbaitz, Ezkai, Muniain, Gorritz eta Artzi eraisteko agindua eman zuen, bai eta Nagoreren erdia ere. "Segurtasunagatik" bota zituen gobernuak herriok, orduko presidente Miguel Sanzen hitzetan.

Herriotako biztanleek, berriz, argi izan dute beti haien kontrako "zigorra" izan zela herrien suntsitzea, urtegiaren aurka borrokatzeagatik. Hogei urte luzeko borroka izan zen. Egun, urtegia egina dago, eta urez beteta. Normaltasuna, hala ere, ez da nagusi Itoitz inguruan. Batetik, 2004tik gertatu diren lurrikarek zalantzan jarri dute urtegiko segurtasuna; bertzetik, 2003an haien herriak galdu zituztenek ez dute duela hamar urte gertatu zena ahaztu.

Gogora ekarriko dituzte bizi izandakoak BERRIAko orrialdeetan, bihartik igandea bitarte. Itoitzekin Elkartasuna taldeko Dani Unzitik, Itoizko Koordinakundeko Patxi Gorraizek eta Julio Villanueva AHT Mugituko kide eta solidarioa-k hartuko dute hitza, bertzeak bertze.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.