Su-etena

Nafarroa eta EAErako erakunde komun iraunkor bat "ordain bezala" eratzea arbuiatu dute UPNk eta CDNk

UPNko presidente Miguel Sanzek eta CDNko presidente Juan Cruz Allik Gobernu itunaren jarraipena egiteko bilera egin dute gaur. Bilkuraren ostean, Nafarroa eta EAErako erakundea bake prozesuaren "ordain bezala" eratzea arbuiatu dute biek. Atzo, Mariano Raxoi PPko buruzagiarekin bildu zen Nafarroako presidentea eta Espainiako Gobernuak eta ETAk Nafarroa eta EAErako erakunde komun iraunkor bat eratzea hitzartua dutela esateko «pertzepzio garbia» duela esan zuen.

2006ko apirilaren 21a
16:33
Entzun
Gai horren inguruan, "argi eta garbi" hitz egiteko eskatu dio UPNko buru eta Nafarroako presidenteak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari.

Era berean, "erakundeetatik kanpo" alderdien mahaia osatzea baztertu du Sanzek. Baita ETAri "prezio politikoa ordaintzeko" Nafarroan erreferenduma egitea ere. Nafarroako presidenteak, hala ere azpimarrtu du, ez diola beldurrik emaren Nafarroako herritarrei galdera egitea.

Bestalde, Juan Cruz Alli CDNko presidenteak argitasun gehiago eskatu die PSOEri eta Zapaterori. Izan ere, Alliren ustez "anbiguotasunez eta kontraesanez jokatzen ari da" alderdi sozialista. Sanzek bezala, Allik ere errefusatu egin du alderdien mahaia erakundeetatik kanpo osatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.