Konponbide prozesua

Nafarroa gabeko alderdien mahaia "iruzurra" litzatekeela dio Barrenak

Batasunak ez du babestuko "euskal herritarren zati bat" baztertzen duen konponbide prozesua bat. Horrela ziurtatu du Pernando Barrena Batasuneko bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Azpimarratu du normalizazio politikoan aurrera egiteko mahaia osatzeko unean nafarrak kontutan ez izatea "iruzurra" litzatekeela eta ez lukeela gatazkari irtenbidea ematen lagunduko.

2006ko abuztuaren 3a
13:11
Entzun
Normalizazio politikoan aurrera egiteko eta gatazakari irtenbidea emateko, beharrezkoa da balizko alderdien mahaian Nafarroa ordezkatuta egotea. Horrela ez balitz, "iruzurra litzatekeela uste du Barrenak. Ezker abertzaleak "malgutasunez" jokatuko duela esan du Batasuneko bozeramaileak eta gaineratu du lurralde guztiak batzeko eskaria ez dela "egoskortasuna, errealismo politikoa baizik".

ETAk su-etena iragarri bazuen ere, Barrena "kezkatuta" agertu da ez duelako Espainiako Gobernuaren aldetik jarrera aldatzeko "inolako asmorik" ikusten. Batasuneko bozeramaileak adierazi du ez dakiela zeintzuk diren Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak asteon aipatutako prozesuaren epeak. Baina azpimarratu du Espainiako Gobernuaren jarrera aldaketa "praktikan" ikusi nahi duela: besteak beste, euskal presoen sakabanaketari amaiera emanez, polizia operazioak bertan behera utziz eta 18/98 auziako epaiketa bezalakoak etenda.

Erabakitzeko eskubidea

Barrenaren ustez, gatazaka ez da amaituko euskal herritarren "erabakitzeko eskubidea" ez onartzeak eragin duen "hutsune demokratikoa" gainditzen ez bada. Izan ere, erabakitzeko eskubide hori errespetatu ez izana da arazo nagusia Barrenaren hitzetan.

Nabarmendu duenez "ezker abertzaleak bere kapital politiko guztiarekin egingo du lan" bake prozesuak "aurrera egin dezan" eta "etorkizunean eskubide bat defendatzeko armak inork har ez ditzan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.