eguraldia

Nafarroa ipar-ekialderako alerta gorria eman dute biharko, elurragatik

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako laranja eman dute biharko, euriagatik, izotzagatik eta haizeagatik. Gaur Nafarroako eta Arabako bosna mendateetan ibilgailuek kateak behar dituzte.

2013ko urtarrilaren 14a
17:05
Entzun

Meteorologia zentroek alerta gorria eman dute biharko Nafarroa ipar-ekialderako  —eman daitekeen alertarik gorena—, elur asko botako duela eta.

Nafarroa ipar-mendebalderako, alerta laranja emana dago astearterako, euriagatik, izotzagatik eta haizeagatik, eta beste eremuetarako, horia. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ere laranja eman dute, gauza beragatik.

Gaurko, Hego Euskal Herri osorako alerta horia emana dago euriagatik eta izotzagatik, Nafarroako ipar-ekialderako izan ezik —laranja hor—.

Eguerdiko informazioaren arabera, Nafarroan bost errepidetan ibilgailuek kateak erabil ditzatela eskatu du herrialdeko gobernuak: NA-178 Lizarra-Olatzagutian, 18. kilometrotik aurrera; NA-137 Burgi-Izaban, 33.etik; NA-120 Lizarra-Beasainen, 23.etik; NA-7211 Lapoblacion-Aguilar Kodesen, lehen kilometrotik, eta NA-7510 Aralarren, 3.etik. Gainera, Belaguako mendatea itxita dago 55. kilometrotik aurrera.

Araban ibilgailuek kateak behar dituzte Opakua, Azazeta, Kurtzeta, Bernedo eta Herrera. Opakua kamioientzat itxita dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.