Nafarroako errealitate politiko, sozial eta ekonomikoaren diagnosia egiten hasi zen duela bi hilabete EH Bildu koalizioa, eta eztabaida horren lehen diagnosia aurkeztu die gaur herrialdeko hainbat eragileri Iruñeko hotel batean egindako bileran. Diagnosiaren ondorio nagusiena Nafarroa egoera larrian dagoela antzematea izan da, eta egoera hori iraultzeko sektore ezberdinen arteko elkarlana eta ideien trukaketa proposatzen du EH Bilduk.
Ekitaldian sektore ezberdinetan lanean ari diren 50 talde eta elkarteetako ordezkariak bildu dira, orotara laurogei lagun. Hezkuntza, kultura, komunikabideak, sindikalgintza edota herri mugimenduetako lagunak izan dira bileran. "Bizi dugun egoera larriak akordio ausartak eta guztien artean hartutakoak behar ditu. Nafarroako Gobernuak eta bere ondokoek jendearen lehentasunak ahaztu dituzte", esan du Mikel Sotok aurkezpenean. EH Bilduren ustez, Gobernuak gizartearen "lehentasunak ahaztu eta egiten duen kudeaketari buruz inolako azalpenik ematen ez duen gotortutako Gobernu bat bihurtu da".
Egoeraren aurrean, egindako lehen diagnosiari ekarpen berriak egiteko ideia egin die herritarrei EH Bilduk. Diagnosiaren behin betiko proposamenak otsailaren 9an aurkeztuko dira Artikan, eta, hortik aurrera, sektoreka bilduko dituzten proposamenak egiteko tenorea iritsiko da, eztabaidaren bigarren fasea, alegia.
Politika
Nafarroa larrialdi egoeran dagoela eta, aldaketa politikoan laguntzeko prest da EH Bildu
Nafarroako egoeraren diagnosia egiten ari da EH Bildu eta herrialdea larrialde egoeran dagoela ondorioztatu du. Larrialdi egoera horretatik ateratzeko aldaketa politikoa beharrezkoa deritzo eta lan horretan laguntzeko eta ideiak proposatzeko prest agertu da koalizioa. Lan horretan gizartearen parte hartzea ere eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu