euskara

Nafarroa Oinezen basoa osatuz

Cesar Krutxaga, Egoi Martinez, Jose Luis Arrieta, Aitor Zubieta eta Andrea Barno kirolariak Oinez Basoa egitasmoari bultzada ematen izan dira. Urriaren 18an izango da Nafarroako ikastolen aldeko jaia, Sakanan, Andra Mari Ikastolak antolatuta.

2009ko urriaren 2a
15:48
Entzun
Urriaren 18an izango da aurtengo Nafarroa Oinez, Sakanan -Arbizu, Lakuntza eta Arruazu herrietan-, eta gero eta babes handiagoa dauka. Horren erakusle da goi mailako nafar kirolariek gaur eman dioten bultzada. Hain justu, Cesar Krutxaga (Osasunako futbolari ohia), Egoi Martinez (Euskaltel-Euskadiko txirrindularia eta Andra Mari Ikastolako ikasle ohia), Jose Luis Arrieta (AG2Rko txirrindularia eta ikastolako gurasoa), Aitor Zubieta (Aspeko pilotaria eta ikastolako ikasle ohia) eta Andrea Barno (Itxako eskubaloi taldeko jokalaria) Oinez Basoaren ekimenean izan dira, Iruñean.

Euskararen eta euskal kulturaren sustapena ingurumenaren aldeko jarrerarekin uztartzen duen egitasmoa da Oinez Basoa, eta sei hektareako basoa sortzeko asmoa daukate, bost mila zuhaitz landatuta.

Ekainean aurkeztu zuten ekimena, eta orain arte landatzeko erositako zuhaitzen kopurua %25ekoa da. "Dei egin nahi diegu herritarrei eta enpresei parte hartzeko proiektu honetan, Oinez Basoa osatu ahal izateko", esan dute Andra Mari Etxarri Aranazko Ikastolako ordezkariek, gaur. Ikastola hori da 2009ko Nafarroako ikastolen aldeko jaiaren antolatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.