euskara

Nafarroa Oinezen ere aurreikuspenak gaindituta

Jende asko ibili zen atzo Arbizun, Lakuntzan eta Arruazun. Atarrabian izango da hurrengo urtean Nafarroako ikastolen aldeko festa.

2009ko urriaren 19a
18:19
Entzun
Duela bi aste Donostian Kilometroetan bezala, jende asko ibili zen atzo Arbizun, Lakuntzan eta Arruazun Nafarroa Oinezen eta gainditu egin ziren aurreikuspenak, antolatzaileek esan dutenez. Txikiak haundi lelopean egin zuten Nafarroako ikastolen aldeko festa, eguraldi ona lagun.

Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolaren eraikin berria finantzatzeko dirua biltzea izan da aurtengo helburua.

Ibilbideak guztira 9,5 kilometro izan zituen, zazpi gunetan banatuta.

Hurrengo urtean Atarrabiako ikastolak antolatuko du Nafarroa Oinez: Paz de Zigandak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.