Nafarroak errauste planta ez eraikitzea txalotu du Ugartek
DONOSTIA. Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko eleduna pozik azaldu da Nafarroak errauste planta egiteko lanak eten dituelako. Hondakinen alorrean argudio politikoak alboratzeko eskatu die Ugartek EAJ, PSE eta PPri. EAJk erantzun du ezin dela alderatu bi herrialdeen egoera: «Orografia ezberdina dugu, eta Nafarroako egungo zabortegien bizia ez da berdina».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu