Nafarroako Gobernuak beste bi eskaldeekin lankidetzarako protokoloa sinatu zuen 1992. urtean. Baina geroztik ez dute harremanetan sakondu. Euskadik eta Akitaniak berriz, bide hori jarraitu eta 2011an Europako legediak babestutako lankidetza egitura osatu zuten. Nafarroak proiektu horrekin bat egin nahi du.
"Nafarroa, Euskadi eta Akitania bizilagunak gara, eta ezaugarri geografiko, ekonomiko, kultural eta linguistiko ugari partekatzen ditugu", adierazi du gobernuak. Hori dela eta, Uxue Barkosen exekutibak lurralde horiekiko harremanak landu eta lankidetza ekintzak hasi nahi ditu.
Gai asko jorratzen ditu euroeskualdeak, besteak beste, hezkuntza, nekazaritza, elikadura eta osasuna. Horrekin batera, turismoa, euskal kultura eta jakituriaren ekonomia sustatzea dira lankidetzako beste ardatzetako batzuk.