Ingurumena

Nafarroako 22 herritan ere egingo dute goi tentsioko lineari buruzko galdeketa

Herri batzarrek erabaki dute ekainaren 16an herri galdeketak egitea Nafarroa eta Gipuzkoa arteko lineari buruz; gaur gaurkoz 26 galdeketara daude deituta, eta gehiago izango direla uste du Autopista Eletrikorik Ez plataformak.

Erredakzioa
2013ko maiatzaren 16a
18:33
Entzun

Larraia, Undio, Muru Asterain, Baternain, Aritz, Itza, Otxobi, Eritzebeiti, Larunbe, Saratsate, Saratsa, Aratzuri, Artazkotz, Ibero, Izu, Lizasoain, Ororbia, Oltza, Zirauki, Izkue, Asterain eta Morentin herriek goi tentsioko lineari buruzko herri galdeketak egingo dituzte ekainaren 16an. Herri galdeketa horiek beste lau herritan deitutakoei gehitu zaizkie —Gabiria, Mutiloa eta Zerain Gipuzkoan eta Deikaztelu Nafarroan—, eta Autopista Elektrikorik Ez plataformak iragarri du beste herriren bat ere gehituko dela datozen astetan.

Herri galdeketez gain, plataformak 173 alkateren gutunak bildu dituzte, non energia garraiorako egitasmoa eteteko eskatzen baituten. Plataformak nabarmendu du gutuna sinatu duten alkateen artean Cristina Sota Tafallako alkatea (UPN) dagoela, lineak kaltetuko lukeen herri handienaren ordezkaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.