gizartea

Nafarroako 37 urteko gizon bat tiroz hil dute Kolonbian

Juan Jose Perez Pegenauteri lapurreta egiten saiatu ziren eta horren ostean, buruan bi tiro jaso zituen, berri agentzien arabera.

2009ko abuztuaren 31
15:07
Entzun
Milagroko (Nafarroa) gizon bat tiroz hil dute Kolonbiako Santa Marta hirian. Larunbatean jazo zen ezbeharra, Juan Jose Perez Pegenaute 37 urteko gizonezkoa bere emaztearen enpresatik ateratzen ari zenean, 23:00ak inguruan. Kolonbiako berri agentzien arabera, lapurreta egiten saiatu ziren Perezi eta horrren ostean, buruan bi tiro jaso zituen. Oraingoz ez dute hilketarekin zerikusia duen inor atxilotu.

Caja Navarran lan egiten zuen hildakoak, baina sei hilabeteko eszedentzia eskatu zuen Kolonbian negozio bat sortzeko asmoa zuelako.

Familia hango kontsulatuarekin harremanetan jarri da gorpua Euskal Herrira ekartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.