Nafarroako 58 erakundek erabili dute Euskararen Nafar Institutuak Euskal Kantuzaleen Elkartearekin elkarlanean argitaratu duen hamar gabon kanta klasikoko kantutegia, egun hauetan "euskara Nafarroan pixka bat gehiago entzun dadin". Horrela, Gabonetan, euskaraz ere bai kanpainarekin bat egin dute.
Udalek, ikastetxeek eta musika eskolek jaso dituzte kantutegiaren aleak, gabon kantak euskaraz abestea sustatzeko asmoz, baita euskaraz hitz egiten ez dakitenen artean ere, Nafarroako Gobernuak adierazi dutenez.
Euskara
Nafarroako 58 erakundek egin dute bat 'Gabonetan, euskaraz ere bai' kanpainarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu