Euskara

Nafarroako administrazioan euskara aintzat hartzea ez da baztertzailea, Gorenaren epaiaren arabera

Espainiako auzitegiak baliogabe utzi du Nafarroako Gobernuak 2000an eremu euskaldunerako onartu zuen hizkuntza plana, eta euskararen erabilera bermatzea erakunde publikoei dagokiela dio. Euskara Kultur Elkargoak jarri zuen helegitea, eta epaia behin betikoa da.

2007ko azaroaren 21a
18:10
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak gaur jakinarazi duen epaiaren arabera, Nafarroako erakunde publikoetan euskara eskatzea edo hori jakitea meritu bezala hartzea ez da euskara ez dakitenekiko baztertzailea. Epaiak dioenez, Nafarroan administrazioari dagokio erakunde publikoetan euskararen erabilera bermatzea.

Epaia irmoa da, behin betikoa, eta baliogabe utzi du Nafarroako Gobernuak 2000. urtean herrialdeko eremu euskaldunerako onartu zuen hizkuntza plana. Hura zela-eta, Euskara Kultur Elkargoak helegitea jarri zuen, eta Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio.

"Euskara baloratzea ez da gaztelania hiztunekiko diskriminazioa", esan du gaur Euskadi Irratian Julen Urbiola Euskara Kultur Elkargoaren abokatuak. "Euskarazko zerbitzua bermatzeko egin behar den ezinbesteko pausoa da euskara baloratzea".

Elkargoak berak Nafarroako Gobernuak 2003an onartutako beste plan bati buruz ere helegitea sartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.