Nafarroako aldaketa PSNren eskutik ezin dela izan dio ezker abertzaleak

Nafarroako ezker abertzaleak salatu du Nafarroaren etorkizuna Madrilen erabakitzen dela

Erredakzioa
2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Nafarroako ezker abertzalearen iritziz, UPNk eta PSOEk 2007ko udan euren gobernuak babestearren egindako akordioak argi utzi du Nafarroaren etorkizuna Madrilen erabakitzen dela, «herritarren ezkutuan».

Zenbait hedabidek azken egunetan argitaratu dute bi alderdiek orain hiru urte egin zuten hitzarmena, eta, ezker abertzalearen ustez, horrek sektore ezkertiar eta abertzaleentzat «irakaspen positiboa» izan behar du: «Aldaketa PSNren eskutik gauzatzerik ez dagoela» azaldu duelako.

Horregatik, «Nafarroako historia instituzionalaren orria pasatu» behar delakoan, «eremu ezkertiar eta abertzale osoari» hauteskunde eskaintza berretsi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.