udal eta foru hauteskundeak

Nafarroako aldaketa sustatzeko gehiengo soziala eratu nahi du Laura Perezek

Podemoseko primarioetarako hautagai taldea aurkeztu du. Hilaren 31n jakingo da zein den haien lehendakarigaia.

Laura Perez —lehen lerroan ezkerretik laugarrena— eta haren hautagaitzakoak, gaur, Iruñean. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 23a
15:43
Entzun

Laura Perez Nafarroako Podemos Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak herrialdeko parlamenturako hauteskundeetako primarioetako hamazazpi laguneko taldea aurkeztu du, Iruñean, eta esan du haien helburua Nafarroako "aldaketa" sustatzeko "gehiengo soziala" eratzea dela. "Benetako aldaketa" gertatzeko beste indar politikoekin akordio programatikoak bilatuko dituela azaldu du.

Nafarroako gaurko egoerari "bukaera" eman behar zaiola adierazi du, eta horretarako aldaketa "beharrezkoa" dela deritzo. Haren ustez, xede hori erdiesteko moduko taldea da berea, "errealitatea ezagutzen duten lagunak baitira: irakasleak, medikuak, juristak, ekonomilariak, kooperazio arlokoak...".

Nafarroako Podemoseko primarioak asteazken honetan hasiko dituzte, hilaren 30ean amaitzeko. Hilaren 31n jakingo da zein den haien lehendakarigaia.

Laura Perezen zerrenda:

- Laura Perez.
- Fatima Andreo. 
- Ainhoa Aznarez.
- Mikel Buil.
- Fanny Carrillo.
- Guillen Carroza.
- Ubaldo Gonzalez.
- Carlos Couso.
- Jose Ramon Loayssa.
- Iñigo Pascual.
- Bruno Perez.
- Tere Saez.
- Lenin Valverde.
- Ruben Velasco.
- Eduardo Santos.
- Noemi Solanas.
- Fermin Tarragona.

Haiez gain, primarioetarako beste hautagai batzuk ere badira Nafarroan, ez taldeetan bilduak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.