Nafarroako Amaiurreko hautagai bat kolpatu egin du Poliziak, kanpainako kartelak jartzear zela

Joseba Compains Iruñean koalizioaren propaganda lanak egiteko pronto zegoen, beste lagun batzuekin batera. Poliziek hiru kolpe eman zizkioten aurpegian.

2011ko azaroaren 4a
14:08
Entzun

Joseba Compains Nafarroako Amaiur koalizioaren Senaturako hautagaia kolpatu egin du bart Espainiako Poliziak Iruñean, Iturrama auzoan azaroaren 20ko hauteskundeetako kartelak jartzear zela.

Bart hasi da Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde kanpaina, eta Iruñean gauerdian Amaiurren kartelak jartzeko zortzi lagun bildu ziren, Compainsek esan duenez. Baina polizia asko ikusi zituzten inguruetan, eta une horretan kartelik ez jartzea erabaki zuten; gerorako laga zuten eginkizuna. Ordu erdira Poliziaren auto bat haiengana hurbildu zen eta Compains geratu zuten: honen arabera, hiru kolpe eman zizkioten aurpegian. Halaber, poliziek zortziei esan zieten bakoitzarentzat bala bana zutela gordeta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.