Batzar politikoa egin du Nafarroako Aralrrek Iruñeko Baluarten. Batetik, Txentxo Jimenez hautatu dute berriro koordinatzaile, batzarreko parte-hartzaileen %82,2ren babesarekin.
Bestetik, Alderdiak azken bi urteetan egin duen ibilbidea eta datozen bi urteetan egin beharrekoa eztabaidatu dituzte. Hain zuzen ere, ildo politikoa ezarriko duen Nafarroan bidea irekiz agiria onartu dute, militanteen %95en babesarekin.
Hartan jasotzen denez, Nafarroan aldaketa politikoa bultzatzea da Aralarren lehentasuna, eta horretarako Nafarroa Bai koalizioa tresna baliozkotzat dauzkate. Hain justu, datorren udaberriko foru hauteskundeetan Nafarroa Bai bigarren indarra izatea lortzeko apostu sendoa egingo dutela iragarri dute, eta hurrengo gobernuan sartzeko borondate sendoa agertu dute. Aldaketa politikoa gauzatze aldera, beste alderdiekin, bereziki PSNrekin, "malgu" jokatzeko prest daudela azaldu dute: "Baina argi utzi nahi dugu txeke zuririk ez dugula emango, eta gure babesa jasotzeko sor daitekeen gobernu berrian presentzia zuzena beharko luke Nafarroa Baik", azpimarratu du Jimenezek.
Politika
Nafarroako Aralarren batzarrak Txentxo Jimenez hautatu du berriro koordinatzaile
Botoen %82,8 eskuratu ditu. Jimenez berriro koordinatzaile izendatzeaz gain, alderdiaren azken bi urteetako ibilbidea eta datozen bi urteetan egin beharrekoa eztabaidatu dituzte, eta =i Nafarroan bidea irekiz=i agiria onartu dute botoen %95ekin. Nafarroa Bai sendotzeko eta haren bidez Nafarroako Gobernuan sartzeko apostua egin du Aralarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu