Nafarroako Ogasuneko lanpostu deialdian ingelesari balorazioa eman zitzaion, eta euskarari ez. Horregatik, kexu azaldu zen herritar bat, eta harri erantzunez agerraldia egin du gaur parlamentuan Jabier Eneriz Nafarroako arartekoak. Enerizek gogorarazi du Espainiako Konstituzioak ezartzen duela estatuko hizkuntzek, euskarak haien artean, "errespetu" eta "babes" berezia izan behar dutela. "Ez da planteamendu politiko bat. Gauza bera esaten du Nafarroako Justizia Auzitegiak".
Arartekoak aitortu du turismoa bezalako alor batzuetan ingelesa eska daitekeela. "Baina, oro har, ezin da atzerriko hizkuntza bat sustatu eta kultur ondare eta aberastasuna dakarrena ahaztu". Haren ustez, lan batean atzerriko hizkuntza bat baloratzen denean, euskarak gutxienez maila berean egon behar du baloratuta. "Ezin dena da atzerriko hizkuntza bat baloratzea, eta ez Nafarroakoa".