Nafarroako aurrekontu proiektuaren kontra osoko zuzenketa aurkeztu du EH Bilduk

2014ko azaroaren 14a
15:24
Entzun

Nafarroako Gobernuak 2015eko aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu zuen urrian. Finantza gastuak kenduta, 3.417,6 milioi euroko gastu publikoa aurreikusten du, aurtengoa baino %1 gehiago. PSNk iragarri zuen osoko zuzenketa aurkeztuko duela egitasmoaren kontra, eta beste horrenbeste egin du EH Bilduk.

Gaur aurkeztu du koalizioak osoko zuzenketa Nafarroako Parlamentuan, kritikatuz UPNk "modu arduragabetsuan, aurreko urteetan porrot egindako proiektu bera" aurkeztu duela 2015eko kontuetarako. Datorren astean, prentsaurrekoan azalduko ditu koalizioak zezenketen nondik norakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.